Hotel Oneshot Tabakalera House

Donostia

“Kokapen ezin hobea hiri zoragarri honetaz gozatzeko”

Donostiaren bihotzean

One Shot Tabakalera House hotela Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan kokatuta dago, Donostiako garai bateko tabako fabrikan, tren geltokiaren eta Kristina Enea lorategiaren ondoan.

Dirección: Paseo Duque de Mandas, 52 – Tabakalera, 20012, Donostia-San Sebastián, España

  • 43.31640668º43º 18' 59.064048" N
  • -1.975791839º-1º 58' 32.8506204" W

Erdigunetik urrats batera

Maria Kristina Zubia gurutzatuta, minutu gutxian aurkituko duzu hiriaren erdigunea, eremu komertzialena, non Artzain Onaren Katedrala, Kontxako hondartza, Donostiako Udala eta beste toki enblematiko batzuk bisitatu ahal izango dituzun.

Hotel Oneshot Tabakalera House

Egiteko asko

Tabakaleratik hurbil dago Gros auzoa, hiriko modako gune kosmopolita, hainbat interesgune dituena, hala nola Zurriolako hondartza, surf egiteko bikaina, edo Kursaal Kongresu Jauregia, Donostiako Zinemaldi entzutetsuaren egoitza. Mundu osoan dira ezagunak hiriko gastronomia, jatetxeak eta pintxo tabernak, batik bat Alde Zaharrekoak, zeina baitago hoteletik 15 minutura oinez. Proba itzazu Donostiako zapore anitzak!

Hotel Oneshot Tabakalera House

Oso ongi komunikatua

Donostiako tren eta autobus geltokietatik 300 metrora gaude, portutik 1,5 km-ra (20 bat minutu oinez) eta Donostiako Aireportutik 21 km-ra (garraio publikoan irits daiteke hara, ordu erdian, gutxi gorabehera). Beste aireportu batzuk ere badira nahiko hurbil: Biarritzekoa (47 km), Iruñekoa (94 km) eta Bilbokoa (99 km).

Hotel Oneshot Tabakalera House